Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.
Musikoterapia.
Musikoterapia ongizate emozionala hobetzeko musika erabiltzen duen tresna terapeutikoa da. Soinuaren bidez, pertsonei emozioak adierazteko, estresa murrizteko eta aldartea hobetzeko aukera ematen die, hitzak nahikoak ez direnean ere.
Bere eraginkortasunak antsietatearen, depresioaren eta beste nahasmendu batzuen tratamendurako osagarri baliotsua bihurtzen du. Mundu gero eta azkarrago batean, musika norbere buruarekin berriro konektatzeko baliabide sinple baina indartsu gisa aurkezten da. Arrazoi horiengatik guztiengatik, Gizaidek jarduera honetarako espazio bat eskaintzeko konpromisoa hartu du, Karolina musikaterapeutak gidatuta.