Buru Osasuneko Eguna zela eta antolatutako tailerrak, bertaratu ginenen artean parte hartze handia izan zuen.
Oraingoan aukeraturiko gaia ondorengoa zen: ongizate orokorra pandemia kontestu honetan. Denbora gutxian, zailtasun, erronka, egoera berri, etab asko bizi izan ditugu eta aurrera jarraitu behar izan dugu.
Hori, arbelean egindako dinamikan argi geratu zen, sentsazio, beldur, haserre, inpotentzi, ezjakintasun etabarrez betetzen joan zena.
Pertsonek benetako ongizatea ematen digun hori baloratzea agian une gogor hauetan ematen dela, une hauetan dela benetan zertarako saiatu behar dugun deskubritzea oso garrantzizkoa izan zen.
Atzo Gizaiden, berriro ere, beste une bakar, zintzoa bizitzeko aukera izan genuen elkarri inportan diogun pertsonen artean.