Skip to main content

Espacio en el que compartimos las actividades y eventos que realizamos en nuestra intervención diaria.

Submitted by Gizaide on 30, Nov 2022
KONTZERTUA SAN RAFAELEN
KONTZERTUA SAN RAFAELEN

Irailaren 23an, San Rafael Egoitzan Nagusi Lan Koro taldearen eskutik, kontzertu txiki baina boteretsua eskaini ziguten baita Gizaidekoei ere. Gu joan ginen, Onintzarekin, Teresa Anderearekin eta Txaro, Natalia, Tere, Lourdes eta neu ere. Santa Cecilia musikarien egunaren ostean izan genuen elkarketa eder hau.

Akordeoilaria, abestien doinuak eta abeslarien ahotsak, musika taldearen eta zuzendariaren gidaritzapean itzel pasa genuen. Dantza egin genuen elkarrekin eta lehenengo abestia euskaraz "Txoria Txori" eta beste hainbat euskaraz nahiz gaztelaniaz, musika goxoa entzuteko eta gozatzeko  izan genuan aukera. Kantikoak ere bai baziren eta denen artean ospakizun ederra gozatu genuen.

Aloñak idatzia