Irailaren 23an, San Rafael Egoitzan Nagusi Lan Koro taldearen eskutik, kontzertu txiki baina boteretsua eskaini ziguten baita Gizaidekoei ere. Gu joan ginen, Onintzarekin, Teresa Anderearekin eta Txaro, Natalia, Tere, Lourdes eta neu ere. Santa Cecilia musikarien egunaren ostean izan genuen elkarketa eder hau.
Akordeoilaria, abestien doinuak eta abeslarien ahotsak, musika taldearen eta zuzendariaren gidaritzapean itzel pasa genuen. Dantza egin genuen elkarrekin eta lehenengo abestia euskaraz "Txoria Txori" eta beste hainbat euskaraz nahiz gaztelaniaz, musika goxoa entzuteko eta gozatzeko izan genuan aukera. Kantikoak ere bai baziren eta denen artean ospakizun ederra gozatu genuen.
Aloñak idatzia