Skip to main content
Udako txangoak.
Udako txangoak.

Udako txangoek ohiko errutinatik atera, leku berriak ezagutu eta  elkarrekin gozatzeko aukera ematen digute. Uda honetan, Getaria eta Balenciaga Museoa bisitatu genituen, baita Errenteria eta Jantzien Museoa ere; San Juanen eta Hondarribian paseatu genuen; eta Donostian, Itsas Museoa eta Elkanori buruzko erakusketa ezagutu genituen. Irungo Oiasso Museoa ere bisitatu genuen.

Eta, urtero gertatzen den bezala, Gizaide Fundazio osoarentzako txango berezi batez gozatu genuen; horri esker, Iruñera joan ginen uda honetan. Irteera bakoitza aukera bat da partekatzeko, ikasteko, ondo pasatzeko eta komunitatean parte hartzen jarraitzeko

 

.