Udako txangoak.
Udako txangoek ohiko errutinatik atera, leku berriak ezagutu eta elkarrekin gozatzeko aukera ematen digute. Uda honetan, Getaria eta Balenciaga Museoa bisitatu genituen, baita Errenteria eta Jantzien Museoa ere; San Juanen eta Hondarribian paseatu genuen; eta Donostian, Itsas Museoa eta Elkanori buruzko erakusketa ezagutu genituen. Irungo Oiasso Museoa ere bisitatu genuen.
Eta, urtero gertatzen den bezala, Gizaide Fundazio osoarentzako txango berezi batez gozatu genuen; horri esker, Iruñera joan ginen uda honetan. Irteera bakoitza aukera bat da partekatzeko, ikasteko, ondo pasatzeko eta komunitatean parte hartzen jarraitzeko
.