Buruko osasun arazoak dituzten personek gure gizartean ahalik eta modu normalizatuenean beren bizitza egitasmoa garatu eta bizi kalitate maila altuenak lortzeko aukera guztiak izan ditzaten lan egiten dugu.
Horretarako autonomia maila handiena izan dezaten saiatzen gara gaitasun eta indarguneak azpimarratu eta ahulgune eta gabeziak landuz eta gaindituz. Azken finean, norbanakoaren garapen personalean beste laguntza bat gara, bi aldeen artean finkatu, adostu eta aurrera eramaten den plangintza indibidual baten bidez. Prozesu honetan, beste erakunde eta profesionalekin mantendu beharreko koordinazioa oinarrizkoa da.
Era berean, familia, lagun edota artatzen ditugun erabiltzaileen erreferentziazko personei babes eta aholkularitza eskeintzen diegu, aurkez ditzaketen zalantza eta kezkak erantzunez.