Skip to main content
Senideekin topaketa.
Senideekin topaketa.

Batzuetan, antzeko egoera bizi duen norbaitekin hitz egitea nahikoa da pixka bat lagunduago sentitzeko. Gaixotasun mentala duten pertsonen familientzat, bizi dutena, kezkak, zalantzak eta lorpen txikiak partekatzea laguntza handia izan daiteke.

Gizaide Fundaziotik gune hurbila eta segurua eskaini nahi dugu, familiek elkar ezagutu dezaten, elkarri entzun diezaioten eta beren esperientziak parteka ditzaten, epaituak izateko beldurrik gabe. Izan ere, hitz egitea, ulertua sentitzea eta bakarrik ez gaudela jakitea ere ongizaterako bidearen parte da.